Gustuz eginiko jantziak dira bereak, barnealdeko etiketan ‘Iraia Oiartzabal’ jarri arren, soinean daramatzatenen nortasuna iradokitzen dutenak.
Film baten grabaketatik irten eta 'Irati' Sitges jaialdian estreinatu berri harrapatu dugu Nerea Torrijos (Bilbo, 1986) zinemarako jantzi-diseinatzailea. Sormenak gainezka egiten dion emakume zorrotza, jendetasun handikoa, langilea eta zintzoa ezagutzeko aukera izan dugu. 2021ean Jantzien Diseinu Onenaren Goya saria eskuratu zuen 'Akelarre' filman egindako lanagatik, baina horrek urtez-urte egindako lana balioztatzeko aukera emateaz harago, oinak lurrean mantentzeko balio izan dio.
Gaztezuloren 152. alean Amaia Elizaran dantzaria elkarrizketatu genuen. Argazkiak: Irantzu Pastor.
Gerra erreportari batekin mintzatuko gara, baina hau ez da egunkari bateko nazioarteko orrialdeak betetzeko moduko elkarrizketa, kazetari ogibidea bera jopuntuan izango duen solasaldia baizik, "kritikarako motiboak ez dira falta eta".
Abokatua formazioz eta artista bokazioz, Zumarragako aktoreak urteak daramatza Los Angelesen ogia bilatzen. Zinemaren mekaren bazterrak erakutsi nahi dizkigu.
Ori Living, Hasier Larrea ingeniari donostiarrak sortutako enpresak, eta IKEA altzairu enpresa suediarrak kontratua sinatu dute aste honetan. Elkartasun horren harira, aurki Rognan altzairu robotizatuak jarriko dituzte salgai. Baina, nor da espazioen erabileraren iraultza hasi duen donostiarra? GAZTEZULOn duela bi urte elkarrizketatu genuen, Forbes zerrendako kide egin zutenean, hain zuzen.
'Txap'ek baditu milaka aurpegi. Lisabö taldeko gitarra jole eta abeslaria da, Bidehuts-eko kide horrenbestez. soinu Teknikaria ere bada eta, kolektiboko lagunekin ez ezik, Tolosako Bonbereneako estudioan egina du makina bat lan. Tipo osoa, musikagintzan
Parkourra oso gaztea da gurean, apenas pasatu dira bederatzi urte Irunen aurreneko taldea mugitzen hasi zenetik. Bertakoa da Xabier Ormazabal, desplazamenduaren arteari jarraipena ematera datorren belaunaldikoa.
Maddalen Arzallus (Hendaia, 1990) azken urteetan telebista eta irratian ikusi badugu ere, bertsolaritzat du bere burua. Aipatu digu jardun honek erakutsi diola behatzen, sakonki hausnartzen, eta egun dagoen tokian egoteko bideak irekitzen. Berarekin egon ondoren, duda egiten dut hori bertsolaritzak lortu ote duen ala kritika eta (auto)zentsura guztietatik askatuta, beldurrik gabe, sortzeko duen gaitasun harrigarriak.
“Euskarazko umorea oso atsegina eta zuria izan da beti. Putzu ilunetan gehiegi sartu gabe, badaezpada…” Argazkiak: Irantzu Pastor @irantzupastor Testua: Gaizka Izagirre
Amaren abizena marka bihurtu du Roberto López Etxeberriak (Eibar, 1976). Jostorratza erabiltzen hasi aurretik bestelako metalak izan ditu eskuartean. Izan ere, iturgin eta fundizio lanetan ibilitakoa da Bartzelonan bizi den eibartarra. Bere larruzko jantziek Madril eta New Yorkeko pasareletan desfilatu dute eta iaz ‘The Hunger Games’ filmeko jantzitegia diseinatzeko proposamena jaso zuen. Gaurkoan armaginen herriko taska txiki batean elkartu gara.
Jon Plazaola (Urretxu, 1982) aurpegi ezaguna da gurean, baita gure mugetatik at ere. Umorea bizitzari aurre egiteko jarrera gisa hartu eta erreferente duen bere Aitite Juan-ek ireki zuen bide beretik jo du berak ere. Aktorea, umoregilea, zuzendaria, gidoilaria eta “anti-aurkezlea”. Donostian elkartu gara, bere bizitza pertsonalean eta profesionalean ezinbestekoak diren izenak ezagutzeaz gain, etorkizunaz ere hausnartzeko.
ATX Teatro konpainiaren sortzailea den apirileko protagonista hiruzpalau lerrotan soilik aurkeztea oso ariketa zaila da. Iñaki Ziarrusta Hernaez (Bilbo, 1974) istorioak galtzailearen ikuspegitik jorratzea gustuko duen pertsona zintzo, temati eta gardena dela erakutsi digun arren; txikitatik eraiki dituen printzipio sendoak sekula hautsi gabe eta artearen tresnak erabiliz, lubakietatik borrokan diharduen Euskal Herriko anti-heroi ofizial bezala katalogatzea egokiagoa iruditu zaigu. Jarraian elkarrizketa aurretik Galder Izagirrek egindako argazki sesioa!
Azkenaldian arriskuzko kirolak modan jarri diren arren, bada bizikletarekin egindako jauzi akrobatikoen mundua aspalditik menderatzen duen euskaldun bat, bakarra bere espeziean.
Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak osatutako hirukoak erronka berria du: 2.300 kilometroko zeharkaldia egingo dute trineoz Groenlandian barrena. Eskiak eta kometak baliatuko dituzte aurrera egiteko. Maiatzaren 9an partituko dira.
Gure Artea 2012 saria jaso zuen irailean, urteetako lan artistikoari omenez. Esther Ferrer (Donostia, 1937), baina, ez da horrelakoen oso zale, inoren onarpena espero izan gabe sortzen baitu; bizitzeko, bai, baina beretzat, aske sentitzeko, mundua ulertze
Gaztezuloren 158. alean Joseba Elorza ilustratzaileari egin genion elkarrizketa.
Euskal kostaldean gero eta ezagunagoa den ‘Stand Up Paddle’ izeneko kirolak badu gurean erreferente bat: Peyo Lizararazu (Hendaia, 1975). Olatu gainean munduko SUP surflaririk onenetakoa, Belharra olatu ezaguna surfeatzen ere aitzindaria izan da.
Eneko Sagardoy (Durango, 1994) aktoreak argi erakusten digu zerua ukitu daitekeela hankak lurrean tinko edukita. Izan ere, pasioarekin lan egitea da ametsak betetzeko biderik behinena. Ibilbide horretan inozentzia galdu duela aipatu digu, baina horren ordez inoiz baino ilusio gehiago eskuratu dituela, gu guztiok bere pertsonaiekin txunditzen jarraitzeko adina.
Gizartearen errepresentazio gisa ulertzen dituzte hiriak, eta horregatik nahi dituzte espazio publiko anitzagoak, erabilgarriagoak eta parekideagoak. Hiria Kolektiboko Oihane Ruiz bilbotarrarekin eta Koldo Telleria segurarrarekin bildu gara, biak ala biak