Gure trainerua mailaz igotzeagatik herrian izan den poztasunaren ostean, hurrengo denboraldiaren zain gaude denok. Guk, hori ospatzeko, Donostiak irabazi zituen 1919ko Abrako estropadetako kartel argitaragabea aterako dugu aldizkarian. Eta horrek José María Unsainen Estropadak. Estropadetako kartelak liburua gogorarazi digu. Donostiako Untzi Museoak 2005ean antolatu zuen erakusketako kartelak bildu eta dokumentatzen dituen argitalpen digital honen edizioa…